Hodei Lujanbio eta Iratxe Etxegoien nagusitu dira X. Intxixu Trailen
Igandean, ekainak 8an, Oiartzunen ospatutako Intxixu Traileko parte hartzaile, laguntzaile, bolondres eta ikusle guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu!
Guztira 250 partaide izan dira, eta atera ez direnak eta bukatu ez dutenak kontuan hartuta, guztira 213 korrikalarik gainditu dute Uztapide plazako helmuga arkua, zorionak denei!.
Ondorengoak izan dira lasterketako lehen sailkatuak maila bakoitzean (www.herrikrosa.eus-en sailkapen guztiak, gure instagramean argazkiak):
X. Intxixu Trail (213 sailkatu):
1. Hodei Lujanbio Apezetxea 1:16:22 eta Iratxe Etxegoien Errandonea 1:35:30
2. Josu Urrestarazu Garcia 1:17:36 eta Leire Urritegi Getaria 1:40:01
3. Oihan Sayar Garcia 1:18:14 eta Koro Astiz Andoaga 1:42:14
Lehen oiartzuarrak: Hodei Lujanbio Apezetxea (1., 1:16:22, oiartzuarren errekor berria) eta Leire Urritegi Getaria (45., 2. emakumezkoa, 1:40:01)
Lehen auzotarrak (ergoiendarrak): Koldo Mitxelena Oiarbide (38., 1:38:44) eta Intza Mitxelena Ugalde (132., 19. emakumezkoa, 1:56:23)
Talde irabazlea: Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldea
Zorionak eta eskerrik asko denei! Hurrengo urtean ere espero zaituztegu!