X. Intixixu Trail. Ostiral honetako mahai-inguruarekin hasten da egitaraua!
Hemen da X. Intxixu Trail - Oiartzungo Mendi Lasterketa. Gezurra badirudi ere, 2014ean hasitako abentura honek X. edizioa beteko du aurtengoan (COVID-19arengatik 2020ean eta 2021ean ez zen ospatu) eta ekinaren 8an ospatuko den lasterketaz gain, maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Elorsoro Kiroldegiko bilera gelan entrenamenduari eta nutrizioari buruzko mahai-ingurua egingo dugu (sarrera doakoa izango da).
Anima zaitezte mahai-ingurura zein lasterketara!! Dortsalak agortuta daude aspalditik, baina inguruak ezagutu eta korrikalariak animatzera ere gertura zaitezkete, baita ondorengo festa-giroaz gozatzera!