Josu Urrestarazu eta Olatz Zabala nagusitu dira VIII. Intxixu Trailen

Igandean, ekainak 4, Oiartzunen ospatutako Intxixu Traileko parte hartzaile, laguntzaile, bolondres eta ikusle guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu!

Guztira 218 partaide izan dira, eta atera ez direnak eta bukatu ez dutenak kontuan hartuta, guztira 190 korrikalarik gainditu dute Uztapide plazako helmuga arkua.

Ondorengoak izan dira lasterketako lehen sailkatuak maila bakoitzean (www.herrikrosa.eus-en sailkapen guztiak):

VIII. Intxixu Trail (190 sailkatu):

1. Josu Urrestarazu Garcia 1:17:59 eta Olatz Zabala Dominguez 1:37:44
2. Hodei Lujanbio Apezetxea 1:19:26 eta Iratxe Etxegoien Errandonea 1:38:52
3. Jokin Arretxea Lastiri 1:21:23 eta Nerea Amilibia Arruti  1:40:00

 

  

Lehen oiartzuarrak: Mattin Odriozola Ibarguren(5., 1:24:43) eta Jaione Galdos Kazabon (95., 8. emakumezkoa, 1:49:33)

 

 

 

Talde irabazlea: Kabronazos

 

 

Zorionak eta eskerrik asko denei! Hurrengo urtean ere espero zaituztegu!