Hodei Lujanbio eta Nerea Amilibia nagusitu dira VII. Intxixu Trailen

Igandean, ekainak 5, Oiartzunen ospatutako Intxixu Traileko parte hartzaile, laguntzaile, bolondres eta ikusle guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu!

Guztira 163 partaide izan dira, eta atera ez direnak eta bukatu ez dutenak kontuan hartuta, guztira 144 korrikalarik gainditu dute Uztapide plazako helmuga arkua.

Ondorengoak izan dira lasterketako lehen sailkatuak maila bakoitzean (www.herrikrosa.eus-en sailkapen guztiak):

VII. Intxixu Trail (144 sailkatu):

1. Hodei Lujanbio Apezetxea 1:19:06 eta Nerea Amilibia 1:35:46
2. Aitor Zunzunegi Tapia 1:19:07 eta Larraitz Etxebeste Lizaso 1:36:53
3. Asier Apezetxea Iparragirre 1:20:33 eta Ainhoa Caporossi Esteibar 1:43:42

 

  

Lehen oiartzuarrak: Mikel Arkotxa Maruri (5., 1:240:23) eta Larraitz Etxebeste Lizaso (33., 2. emakumezkoa, 1:36:53)

 

 

 

Talde irabazlea: Aldin Kirol

 

 

Zorionak eta eskerrik asko denei! Hurrengo urtean ere espero zaituztegu!