VII. Intxixu Trail - PLANGINTZA
EAINAK 5 - ORDUTEGIAK
>8:30etatik 9:30etara dortsal banaketa egingo da Uztapide plazan. Kontsigna ere bertan egongo da, nahi izanez gero motxila utzi dezazuen.
********Gogoratu aurten anoa postuetan ez dela edalontzirik egongo, beraz, nork berea eraman behar duela. Edalontziren bat partekatzeagatik kutsaduraren bat gertatuz gero, antolakuntza ez da ondorioez kargu egingo********
********Gogoratu NANa eta federatua izanez gero, FEDERATU TXARTELA eramateaz (federatu bezala izena eman eta erakusten ez duenak diferentzia ordaindu beharko du, asegurua dela eta********
>10:00etan Intxixu Trail-i hasiera emango zaio Uztapide plazatik:
-16 km. - 901 m. D+
-7 hornidura gune, helmugakoa barne (5 likido eta 2 solido eta likido)
-Lasterketa osatzeko gehienezko denbora 3 ordukoa izango da.
>11:15 inguruan Intxixu Trail-eko lehen korrikalariaren iritsiera espero da.
>13:00etan (edo lehenago azken korrikalaria iritsi bada) sari banaketa egingo da eta ondoren denentzako (korrikalari zein ikusle) luntxa emango da.
KOTXEA
Irteera eta helmuga puntua Oiartzungo Ergoien auzoko Uztapide plazan egongo dira (Tolare Jatetxea eta Pagoa Aretoaren artean).
Halaber, autobideko Oiartzungo irteeran (Donostia, Bilbo, Gasteiz edo Iruñatik datozenentzat eta Irun edo Baionatik datozenentzat) eta N1eko Oiartzungo sarreran (Arragua auzoan) seinaleak egongo dira lasterketa gunera nola iritsi adieraziz. Non aparkatu adieraziz ere kartelak egongo dira behin Ergoien auzora iritsita (Pagoaldea industria gunean utzi beharko duzu kotxea, egin kasu seinaleei mesedez).
DUTXAK
Dutxatu nahi duenak Elorsoro Kiroldegia erabili ahal izango du (dortsala erakustea nahikoa izango da bertara sartzeko).
ZAINDU MENDIA
Mendia gustuko dugu, baina zaborrik gabe. Gainera, lasterketa Aiako Harria Parke Naturalean zehar egingo da, beraz, ingurune babestua da. Ondorioz, debekatuta dago zaborrak lurrera botatzea. Gelak, barritak... hartuz gero, beterik poltsikoan eraman dituzun bezalaxe, hustuta daudenean ere poltsikoan gorde. Edo bestela, hornidura guneetan egongo diren zaborrontzietara iristera itxaron botatzeko. Arau honekin zorrotzak izango gara, eta norbait zerbait lurrera botatzen ikusiz gero, zuzenean lasterketatik kanpo geratuko da. Hau ez gertatzea espero dugu, trago txarra izango bailitzateke bai guretzat eta baita kaleratuarentzat ere, beraz, zuregan konfiantza osoa dugu. Zaindu dezagun mendia!