Koronabirusa: oraingoz Intxixu Trailen data ekainaren 7rako mantentzen da

Intxixu Trail ospatzeko ia 3 hilabeta falta diren honetan, adierazi nahi dizuegu gu ere adi gaudela azken asteetan mundua aztoratzen ari den COVID-19 koronabirusak eragindago berrietara.

Oraingoz ez gara horretan pentsatzen ari, baina data gerturatzean egoerak lasterketa ospatzea galeraziko baligu, pentsatuko genuke zer egin: atzeratu edo bertan behera utzi eta izena emandako guztiei eskainiko genizueke data berrian izen ematea mantentzeko edo dirua itzultzeko aukera.

Baina printzipioz, gure lasterketarengan ez duela eraginik izango dirudi, beraz lasai eman dezakezue izena ekainaren 7an Oiartzunen ospatzekoa den VII. Intxixu Trail Mendi Lasterketarako.

Bide batez, beraien lasterketa bertan behera utzi beharrean aurkitzen ari diren antolakuntza talde guztiei gure animoak luzatu nahi dizkiegu, ez du eta erraza izan behar egoerak.

Intxi Trail - Oiartzungo Mendi Lasteketako antolakuntza taldea.