VII. Intxixu Trail 2020-06-07an, Kedada eta izen emateak 2020-03-07an

2020ko ekinaren 7an ospatuko da VII. Intxixu Trail Oiartzunen eta justu 3 hilabete lehenago, martxoaren 7an goizeko 9tan Kedada antolatu dugu nahi duzuen guztiek ibilbidea ezagutu ahal izateko (Ergoien auzoko Uztapide plazatik aterako gara, lasterketa hasi eta bukatzen den lekutik). Ondoren, eguerdiko 12etan, izen emateak irekiko dira www.herrikrosa.eus webgunean.

 

 Gainera, martxoko lehen astean, Kirol Astea ospatzen da Oiartzunen, eta larunbateko (martxoak 7) Kedadaz gain, asteazkenean (martxoak 4) arratsaldeko 18:00etan ere haurrentzat irteeratxo bat prestatu dugu mendi lasterketak zer diren ezagutu dezaten. Animatu!!