Lurbel eta Maspormenos, babesle nagusi berriak

 Aurtengo VI. Intxixu Trail-en, Lurbel eta Maspormenos bezalako bi enpresa eta marka haundiren laguntza izango dugu.

Lurbel, Valentzian errotutako arropa enpresa da, galtzerdietan espezializatua, eta beraien galtzerdi pare bat jasoko dute korrikalariaren poltsan parte hartzaile guztiek.

Maspormenos, Errioxan zentrala duen eta marka asko saltzen dituen denda kate erraldoia da eta Dantxarineako dendari esker, kamiseta tekniko bana jasoko duzue korrikalariaren poltsan.

Gure eskerrik beroenak biei!!!