Txapel bakarrean, bi!

Aurtengo V. Intxixu Trail - Oiartzungo Mendi Lasterketako partaideetako bakoitzak Dixidu Diseinu Grafikoak diseinatu eta Tugak egingo duen txapel dotore hau jasoko du. Ikus dezakezuen bezala, alderantzikagarria da, hau da alde bakoitzean diseinu desberdina du, beraz, txapel bakarrean bi oparituko dizkizuegu!

Horretaz gain, urtero bezala, gure laguntzaileen produktu desberdinak ere aurkituko dituzue korrikalariaren poltsan.