V. Intxixu Trail, 2018ko ekainaren 9an (larunbata), arratsaldez

Hasera batean V. Intxixu Trail 2018ko ekainaren 10ean izango zela zabaldu bagenuen ere, azkenean ekainaren 9an ospatuko dela ziurta dezakegu, arratsaldez.

Aurreko edizioa bukatu eta gutxira aipatu genuen bezala, aurtengoan ibilbide motza soilik izango dugu hasierako formatura itzuliz eta Euskal Mendizale Federazioak antolaturiko Mendi Lasterketen Ranking berrirako puntuagarria izango da lasterketa.

 Gu gogotsu gabiltza lasterketa antolatzen eta zuek ere parte hartzeko gogotsu egotea espero dugu! Laster irekiko ditugu izen emateak, emango dizuegu horren berri!

Ekainaren 9ra arte!