Amaitutzat ematen dugu Intxixu Trail LUZEAren ibilbidea

Pena haundiz, baina Intxixu Trail Oiartzungo Mendi Lasterketako antolakuntzat taldeak hala erabaki du: bi urteren ostean, amaitutzat ematen dugu Intxixu Trail LUZEAren ibilbidea.

2016an, Intxixu Trailen III. edizioan, 2014an lasterketa hau antolatzeari ekin genionetik buruan genuen zerbait martxan jartzea erabaki genuen: Aiako Harria Parke Naturalak eskaintzen dizkigun aukerak ikusirik, mendi korrikalariei txoko, tontor eta bista ikaragarriez lasterketa antolatu batean disfrutatzeko aukera eskaintzea. Esperimentuak, ordea, ez du espero genuen erantzuna izan, izan ere, Intxixu Trail LUZE honen lehen edizioan 92 izen emandako baziren ere, jende asko ez zen azaldu eta 72 partaidek bukatu zuten lasterketa. Orain dela aste pare bateko bigarren edizioan, berriz, 86 izen emandakorekin, antzeko zerbait gertatu eta 67 partaidek bukatu dute lasterketa.

Egiten dugun balorazioa eta erabakia azaltzea erraza da. 30 km.ko lasterketa hau markatzeak, mendian korrikalari baino boluntario gehiago edukitzeak, DYA eta mediku bolondresekin montatu beharreko dispositiboak, eta abar luze batek, ez dute bideragarri egiten lasterketa partaide kopuru baxu horiekin, beraz erabakia hartzeak pena eman badigu ere, ez da zaila izan. Pena, uste dugulako (eta bi urteetan etorri diren korrikalariek ere horrela adierazi digute) bai ibilbide aldetik eta bai antolakuntza aldetik lasterketa bikaina dela, baina arrazoi desberdinak medio (data hauetan ospatzen diren eta ospe handia duten beste hainbat lasterketen pilaketa? Izena emango digun babesle handiren baten falta? Antolakuntzaren aldetik gaizki egindako zerbait? Auskalo!) ez du arrakastarik izan.

Nola ez, ezin amaitu agur hau lasterketa aurrera ateratzen lagundu diguten enpresa zein komertzio txikiei, mendian galdurik orduetan zehar ibili diren bolondresei, Oiartzungo Udalari, eta lanean aritu diren taldekide guztiei eskerrak eman gabe. Beti esaten dugun moduan, hau aurrera ateratzea ezinezkoa izango bailitzake guzti hauen laguntzarik gabe. Eta noski, guregan konfiantza jarri eta bi edizio hauetan parte hartzera animatu zareten korrikalari guztiei. Eskerrik asko benetan denei!

Eta ez ahaztu, Intxixu Trail LUZEA bukatu da, baina betiko Intxixu Trailek martxan jarraitzen du!!!

Datorren urtera arte!