Dirudienez euri dexente egingo du igandean, beraz, takoak zorroztuta ekarri, ibilbidea lokaztuta egongo da eta. Tenperatura, ordea, korri egiteko bikaina izango da (16º). Euri asko egin duela eta ibilbideko zatiren batean sergutasuna bermatzeko aldaketaren bat txertatu behar izango bagenu, lasterketa atera aurretik jakinaraziko zaizue, baina ongi markatuta egongo da.
Jarraian, lasterketari buruzko zenbait argibide eta gomendio emango dizkizugu:
>8:30etatik 9:30etara dortsal banaketa egingo da Uztapide plazan. Kontsigna ere bertan egongo da, nahi izanez gero motxila utzi dezazuen.
********Gogoratu anoa postuetan ez dela edalontzirik egongo, beraz, nork berea eraman behar du lasterketan.********
********Gogoratu NANa eramateaz, dortsala jasotzerako garaian erakusteko.********
********Dortsalak bukatuta daude, beraz egunean bertan ezingo da izen ematerik egin.********
>10:00etan Intxixu Trail-i hasiera emango zaio Uztapide plazatik:
-16 km. - 901 m. D+
-7 hornidura gune, helmugakoa barne (5 likido eta 2 solido eta likido)
-Lasterketa osatzeko gehienezko denbora 3 ordukoa izango da.
>11:15 inguruan Intxixu Trail-eko lehen korrikalariaren iritsiera espero da.
>13:00etan (edo lehenago azken korrikalaria iritsi bada) sari banaketa egingo da eta ondoren denentzako (korrikalari, laguntzaile, zein ikusle) luntxa emango da.
Irteera eta helmuga puntua Oiartzungo Ergoien auzoko Uztapide plazan egongo dira (Tolare Jatetxea eta Pagoa Aretoaren artean).
Halaber, autobideko Oiartzungo irteeran (Donostia, Bilbo, Gasteiz edo Iruñatik datozenentzat eta Irun edo Baionatik datozenentzat) eta N1eko Oiartzungo sarreran (Arragua auzoan) seinaleak egongo dira lasterketa gunera nola iritsi adieraziz. Non aparkatu adieraziz ere kartelak egongo dira behin Ergoien auzora iritsita (kotxea Pagoaldea industria gunean uztea komeni da, egin kasu seinaleei, mesedez).
Dutxak Elorsoro Kiroldegian erabili ahal izango dituzu, pare bat kilometrora (dortsala erakustea nahikoa izango da bertara sartzeko).
Mendia gustuko dugu, baina zaborrik gabe. Gainera, lasterketa Aiako Harria Parke Naturalean zehar egingo da, beraz, ingurune babestua da. Ondorioz, debekatuta dago zaborrak lurrera botatzea. Gelak, barritak... hartuz gero, beterik poltsikoan eraman dituzun bezalaxe, hustuta daudenean ere poltsikoan gorde. Edo bestela, hornidura guneetan egongo diren zaborrontzietara iristera itxaron botatzeko. Arau honekin zorrotzak izango gara, eta norbait zerbait lurrera botatzen ikusiz gero, zuzenean lasterketatik kanpo geratuko da. Hau ez gertatzea espero dugu, trago txarra izango bailitzateke bai guretzat eta baita kaleratuarentzat ere, beraz, zuregan konfiantza osoa dugu. Zaindu dezagun mendia!
Honenbestez, lasterketaz eta hau igarotzen den inguruez gozatzea opa dizuegu. Guk horrela izan dadin ahaleginak egingo ditugu!
Besterik gabe, igandean ikusiko gara!